Beste kirolak
Eskubaloia
Replasa Beti-Onakek Yellow Winterthur taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Kopeko hirugarren txandan
EITB
Nafarroako taldeak Atarrabian jokatuko du joaneko partida, azaroaren 8an edo 9an, eta itzuliko neurketa Winterthurren izango da, Suitzan, azaroaren 15ean edo 16an.
-
Replasa Beti-Onakek eta Yellow Wintherthurrek azaroan jokatuko dute kanporaketa (Replasa Beti-Onak).
Replasa Beti-Onakek Yellow Winterthur taldearen aurka jokatuko du 2025-2026 denboraldiko EHF European Cupeko hirugarren txandan, astearte goizean egindako zozketak zehaztu duenez. Nafarroako taldeak Atarrabian jokatuko du joaneko partida, azaroaren 8an edo 9an, eta itzuliko neurketa Winterthurren izango da, Suitzan, azaroaren 15ean edo 16an.
Replasa Beti-Onakek, aurreko asteburuan, Galychanka Lviv taldea kanporatu zuen, txapelketako bigarren txandan, eta, horrenbestez, lehian jarraitzen du; arestian esan bezala, azaroan ekingo dio berriro EHF Europa Kopari.

