Itxi

Beste kirolak

Judoa

Ariane Toro Soler judokak brontzea lortu du Tokioko Grand Slamean 52 kiloz azpiko kategorian

EITB

22 urteko nafarra Kisumi Omori japoniarrari gaildendu zaio bigarren aukerako finalean.

  • Ariane Toro. Artxiboko argazkia: EITB

    Ariane Toro. Artxiboko argazkia: EITB

Ariane Toro Soler judoka nafarrak brontzezko domina lortu du larunbat honetan 52 kiloz azpiko kategorian Tokioko Grand Slamean, bigarren aukerako finalean Kisumi Omori japoniarrari irabazita.

22 urteko nafarrak maila handiko aurkari bat menderatu du, aurten Parisko Grand Slama irabazi baitu eta munduko zirkuituko txapelketa nagusietan podiumetan izaten baita.

Nanako Tsubone japoniarraren aurka galdu eta gero, Arianek zilarrezko domina eskuratzeko borrokarako txartela lortu du, bigarren aukeran Seyun Jang hegokorearra garaituta.