Itxi

Beste kirolak

Itzulera

Nadal: 'Berriro lehengoa izango naiz'

Erredakzioa

"Zazpi hilabetean tenisean jokatzen ahaztu ez zaidala pentsatzen dut", adierazi du Manacorreko tenislariak. "Lehengoa izan nahi dut eta, egia esateko, posible dela uste dut", erantsi du.

  • Rafael Nadal Viña del Marreko (Txile) txapelketan. EFE

    Rafael Nadal Viña del Marreko (Txile) txapelketan. EFE

Rafael Nadalek berriro jokatu du zazpi hilabete pistetatik at eman eta gero. Manacorreko tenislariak belaunean lesioa izan du. Lehengo maila berriro berreskuratuko duela uste du Nadalek. Novak Djokovic eta Andy Murray txapelketa handietan berriz aurkari izango dituela uste du.

"Lehengoa izan nahi dut eta, egia esateko, posible dela uste dut", adierazi du gaur Mallorcako tenislariak L'Equipe Frantziako kirol egunkarian.

"Belauna ondo badoa, zergatik ez dut lortuko? Zortzi urtez munduko onena eta bigarrena izan naiz. Zazpi hilabetean tenisean jokatzen ahaztu ez zaidala pentsatzen dut", gaineratu du.

Helburua: Roland Garros

Belaunean oraindik min apur bat duela onartu du Nadalek, baina egunero gero eta min gutxiago sentitzen duela azaldu du. Denboraldia Europako lur zanpatuko pistetara heltzen denean ehuneko ehunean izan nahi du tenislariak, Roland Garros irabazi ahal izateko.

"Parisen ez naiz faborito izango, baina ez dut behar irabazteko", ziurtatu du.

Bestalde, Nadalek datozen urteetan tenisean Djokovic eta Murray nagusi izango direla uste dutenei ohartarazi die.

"Beraiek baino urtebete gehiago baino ez dut, ni zokoratzeko unea ez dela uste dut. Duela zortzi hilabete munduko onena izateko egoera onean nengoen. Azkar ahaztu dugu. Djokovic-Murray bikotearen garaian sartzen saiatuko naiz", erantsi du.