Beste kirolak
Aste honetan
COI Madrid 2020ko hautagaitza olinpikoa aztertzen ari da
Erredakzioa
Tokio eta Istanbul dira Madril hiriaren "aurkariak" 2020. urteko Olinpiar Jokoak antolatzeko bidean.
-
Iker Casillas eta Gilbert Felli COIko zuzendari exekutiboa. Argazkia: EFE
COIko ebaluazio batzordea Madrid 2020ko hautagaitza olinpikoa aztertzen ari da. Craig Reedie britainiarra buru duen batzordea lau egunez arituko da Madrilek dituen aukerak aintzat hartzen. Tokio eta Istanbul dira Madril hiriaren "aurkariak" 2020. urteko Olinpiar Jokoak antolatzeko bidean.
Hautagaitzak sei hiri aurkeztu ditu autonomi erkidegotik kanpo. Futbol partidak Bartzelonan, Kordoban, Malagan, Valladoliden eta Zaragozan antolatuko lituzkete, eta bela probak, Valentzian.