Itxi

Beste kirolak

Epaiketaren data zehazteke

Mikel Goñik 12 urteko kartzela zigorrari aurre egin liezaioke

eitb.eus

Fiskalak esan du Goñik pertsona bat bere gogoaren kontra bahituta izan zuela kalamu plantazio baten lapurretarekin erlazionatutako aferan.

  • Mikel Goñi

    Mikel Goñi

Mikel Goñik 12 urteko kartzela zigorrari aurre egin liezaioke. Iruñeako instrukzioko bosgarren epaitegiko titularrak ahozko epaiketa zabalduko du Goñiren aurka, hainbat deliturengatik: pertsona bat bere gogoaren kontra atxikitzea, mehatxatzea eta lesionatzea.

2014an jasotako gertaerak hartu dituzte aintzat. fiskalak esan du Goñik pertsona bat bere gogoaren kontra bahituta izan zuela kalamu plantazio baten lapurretarekin erlazionatutako aferan.

Epaiketaren data zehazteko dago.