Itxi

Beste kirolak

Borroka librea

Rioko Jokoetarako txartel barik geratu da Maider Unda

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak hirugarrenez jarraian joan nahi zuen Joko Olinpikoetara. Pekinekoetan izan zen, 2008an, eta Londresekoetan, 2012an. Azken horietan brontzezko domina lortu zuen.

  • Maider Unda. Argazkia: Efe.

    Maider Unda. Argazkia: Efe.

Maider Unda borrokalari arabarra ez da Rioko Joko Olinpikoetan izango Turkiako atariko probetan kanporatuta izan ostean.

Unda final-zortzirenetan kanporatu dute, 75 kiloz azpiko mailan eta ezin izan du jokoan zeuden bi txarteletako bat lortu.

Arabarrak Ekaterina Bukinarekin galdu du, 10 eta 0, eta borrokan agerian geratu dira arabarrak dituen arazo fisikoak. Undak ezin izan du bere mailarik onena eman.

Undak Joko Olinpikoetara sailkatzeko izan duen hirugarren aukera izan da Turkiakoa. Aurretik Serbian eta Mongolian saiatu zen, baina zorterik gabe.