Beste kirolak
Tenisa
Andy Murrayk bigarrenez irabazi du Wimbledonen
Agentziak | Erredakzioa
Eskoziarra Milos Raonici gailendu zaio, 6-4, 7-6(3) eta 7-6(2)ko markagailuarekin, eta bere ibilbideko hirugarren 'handia' erdietsi du.
-
Andy Murrayk Wimbledongo Txapelketa irabazi du / EFE.
Andy Murrayk irabazi du Wimbledongo Txapelketa, denboraldiko hirugarren 'Grand Slam'a, bigarrenez bere ibilbidean. Milos Raonici gailendu zaio, hiru setetan, 6-4, 7-6(3) eta 7-6(2)ko emaitzarekin, bi ordu eta 47 minutan.
Eskoziako tenislariak, 2013an irabazle, ez dio aukerarik Raonici. Murrayk ez du sakerik utzi, oso partida sendoa eginez.
Bere ibilbideko hirugarren 'handia' da, eta denboraldi honetako hirugarren titulua. Queen's-en eta Erroman irabazi zuen.
Murrayk txapelketa handia egin du, All England Tennis Clubean final bikainarekin biribilduz. Raonicek Roger Federeri irabazi zion finalerdietan, baina ezin izan du Dunblanekoaren aurka ezer egin bere lehenengo final handian.