Itxi

Beste kirolak

35 urterekin

Eli Pinedok erretiroa hartzea erabaki du

eitb.eus

Gasteiztarra Bera Berako ikurra izan da, baina eskubaloia utziko du; oporretatik bueltan esango du agur hedabideen aurrean.

1:02

Eli Pinedo Bera Berako eskubaloi jokalariak erretiroa hartzea erabaki du. Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, aro bat amaitu duela uste du, eta honenbestez, 35 urterekin, agur esango dio jokatzeari.

Bera Berak azkeneko lau ligak eskuratu ditu errenkan, eta Pinedoren ekarpena funtsezkoa izan da. Taldeko ikurra izan da, egun, Rioko Jokoak amaitu ondoren oporretan da eta handik bueltan esango du agur hedabideen aurrean.

Elisabeth Pinedo Senz
Jaioterria:  Amurrio, Alaba
Jaiotze data: 1981eko maiatzak 13 (35 urte)
Altuera:    1,75 m
Pisua:    67 kl

Kirol-ibilbidea

Bera Bera (1999-04)
Amadeo Tortajada (2004-05)
Sagunto (2005-07)
Sociedad Deportiva Itxako (2007-10)
Handball Club Odense (2010-2011)
Bera Bera (2011-2016)
Espainiako Selekzioarekin 184 partida eta 408 gol

PALMARESA

Klubekin
Ohorezko Maila: SD Itxakorekin (2009 eta 2010ean) eta Bera Berarekin (2013, 2014 eta 2015ean)
Erregina Kopa: SD Itxakotrkin 2010ean eta Bera Berarekin (2013 eta 2014ean)
Espainiako Superkopa: SD Itxakorekin 2010ean eta Bera Berarekin (2012, 2013, 2014 eta 2015ean).
EHF Kopa: SD Itxakorekin 2009an

Espainiako selekzioarekin

Zilarrezko domina Mazedonia 2008ko Europako Txapelketan eta 2014ean Hungariako Europako Txapelketan.
Brontzea 2011ko Brasileko Munduko Txapelketan
Brontzezko domina Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan.