Itxi

Beste kirolak

Maiatza/ekaina

Biarritzen izango da 2017ko Munduko Surf Txapelketa

eitb.eus

Nazioarteko Surf Federazioak Frantzia aukeratu du txapelketa antolatzeko; Japonia zen beste aukera. 2017ko maiatza eta ekaina bitartean izango da, euskal kostaldean.

Biarritzek hartuko du 2017ko Munduko Surf Txapelketa, maiatza eta ekaina artean. Hala erabaki du Nazioarteko Surf Txapelketa. Japonia eta Frantziaren artean hautatu behar zuen txapelketa antolatzeko. Kirol horrek, izan ere, hurrengo Olinpiar Jokoetan parte hartuko du, Tokyon.

Uztailean, Frantziako Surf Federazioak Biarritz-Euskal Herria (Biarritz, Bidarte eta Angelu) aukeratu zuen hautagai moduan. Beste hiru aukerak Landak, Lacanau eta Réunion ziren.

Biarritzek txapelketa hori hartu zuen 1980an. 2017an, Federazioak "frantziar olatuen gainean surfa agertu zenaren 60. urteurrena" ospatuko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Surfa bideoak