Itxi

Beste kirolak

2x14x8000

Alberto Zerainek Manasluko gaina zapaldu du

eitb.eus

Eguerdian bere bederatzigarren zortzimilakoa egin du gasteiztarrak. Hamabi ordu behar izan ditu euskal mendizaleak.  

  • Alberto Zerain. Argazkia: 2x14x8000

    Alberto Zerain, Manaslun. Argazkia: 2x14x8000

Alberto Zerain alpinistak Manaslu mendiaren tontorra (8.163 metro) zapaldu du astearte honetan. Kanpamendu basetik 12:45ean irten da, eta 12 orduko ibilbidearen ostean tontorrera iritsi da. Eguraldiak ez du asko lagundu, baina Zerainek une egokia aukeratzen asmatu du.

Bestalde, Mariano Galvanek ere lortu du tontorra zapaltzea. Duela bi egun saiatu zen Manasluko gailurrera iristen, baina bere saiakera bertan behera geratu zen. 48 ordu errekuperatzen eman ostean, kanpamendu basetik atera eta geldialdirik egin gabe iritsi da tontorrera.