Itxi

Beste kirolak

Larunbatean, 20:30ean

Bilbao Night Marathon lasterketa, zuzenean, eitb.eus-en

eitb.eus

44 herrialdetik etorritako 11.000 korrikalari inguruk parte hartuko dute lasterketaren 8. edizioko hiru kategorietan: maratoia, maraoi erdia eta 10 kilometroko lasterketa.

  • Lasterketa 20:30ean hasiko da. Argazkia: Efe.

    Lasterketa 20:30ean hasiko da. Argazkia: Efe.

Bilbao Night Marathon lasterketaren zortzigarren edizioa zuzenean emango du eitb.eus-ek. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sakelako telefonoen eta iPaden bdiez ere jarraitu ahal izango da.

Guztira, 44 herrialdetik etorritako 11.000 korrikalarik parte hartuko dute, hiru kategorietan: maratoia, maratoi erdia eta 10 kilometroko lasterketa.

Iazko irabazleak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, aurreko edizioko garaipena errepikatzen saiatuko dira, baina erronka zaila dute, Afrikatik punta-puntako lasterkariak etorri baitira, tartean, Kautar Boulaid (emakumezkoen 42 kilometroetan) eta Filípides Pharis Kimani (gizonezkoen 21 kilometroetan).

Igandean, lasterketaren laburpen mamitsua emango da ETB1en eta eitb.eus-en eta emanaldi osoa Nahieranen ikusgai izango da.

 

go da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Atletismoa
  • Bilbo