Beste kirolak
Austrian Ladies Open
Borroka: Brontzea Austrian Maider Undarentzat
K.I.
Erredakzioa
Dominaren lehian, Azerbayango Ivanova menperatu zuen. 2008an txapelketa hau irabazi egin zuen Maider Undak.
Götzis hirian egindako txapelketa honetan, arabarrak Jones britainiarra eta Konivuori finlandiarra menperatu zituen. finalerdietan Fransson suediarraren aurka galdu egin zuen. Dominaren lehian, Azerbayango Ivanova menperatu zuen. 2008an txapelketa hau irabazi egin zuen Maider Undak.
Aste hau Austrian emango du Oletako borrokalariak, mundu guztiko aurkariekin entrenatuz. Era honetan, uztailean Madrilen egingo den nazioarte mailako txapelketa prestatuko du.