Itxi

Beste kirolak

Triathlon Vitoria-Gasteiz

Gasteizko Triatloiak 2.300 inskripzioak bete ditu 7 hilabete lehenago

Agentziak | Erredakzioa

Hogei herrialde baino gehiagoko parte-hartzaileek eman dute izena Gasteizko proban. 2017ko uztailaren 9an izango da.

  • Ivan Alvarez, iazko irabazlea / EFE.

    Ivan Alvarez, iazko irabazlea / EFE.

Zazpi hilabete lehenago, Gasteizko Triatloiaren 2.300 izen-emateak bete gira, hogei herrialde baino gehiagoko parte-hartzaileekin. Lasterketa 2017ko uztailaren 9an izango da, Arabako hiriburuan eta lurralde historikoan zehar.

Maratoi erdian (Half), 4 orduan bukatu dira inskripzioak. Atzerriko triatletek markak hautsi dituzte haientzat gordetako kupoa beteta. 1.000 parte-hartzaile arituko dira distantzia honetan, iaz baino %10 emakume gehiago.

Full distantzian (osoa), aurreko urteetan behar izandako epean bete dira inskripzioak, kupoa gehiago bazen ere. 1.300 parte-hartzaileen artean emakumeen kopurua ere handiagoa da, iaz %40 baino gehiago.