Itxi

Beste kirolak

Federazioetan

'Beldurra' ofizialtasuna aldarrikatzeko, Eusko Jaurlaritzaren aburuz

eitb.eus

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariaren ustez, federazio batzuk nazioarteko partidak jokatzearen beldur omen dira.

0:25

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria Eusko Legebiltzarrean egon da gaur, EH Bilduk eskatuta, Euskadiko ofizialtasunaz hitz egiteko.

Redondok bertan egindako adierazpenen arabera, federazio asko ofizialtasuna aldarrikatzeko 'beldur' omen dira, zalantzak baitituzte etorkizunean zer gerta daitekeen aurrerapauso hori ematen badute. Eusko Jaurlaritzak bere laguntza eta babesa eskaini die federazio guztiei, beldur hori traba edo oztopo izan ez dadin.

Horrezgain, euskal selekzioak nazioartean lehiatu ahal izateko 'ofizialtasunerako agenda bat' dutela jakinarazi du Kirol zuzendariak.

Euskadiko Herri Kirol Federazioa Nazioarteko Herri Kirol Federazioko kidea dela nabarmendu du Redondok, eta sokatiran ere nazioartean lehiatzea lortu duela. Egun, estatu gabeko 49 nazio lehiatzen dira modu ofizialean.