Itxi

Beste kirolak

Bizkaia Frontoian

Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak Sariak banatu ditu

eitb.eis

Oinarrizko kirolean nabarmendu diren pertsona eta erakundeak saritu ditu.

0:53

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2017ko Bizkaia Kirolak Sarietan foru erakundeak oinarrizko kirolean nabarmendu diren pertsona eta erakundeak saritu ditu. Sarituen izenak sariak banatuko diren egunean bertan jakinarazi dira, astelehen honetan, apirilaren 10ean, Bizkaia Frontoian, Bilbon.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskera eta Kultura foru diputatua izan dira sariak banatzeko ekitaldi horretan buru. Bizkaia Kirolak Sarien 2017ko edizioan, 1996 eta 2001 artean jaio ziren kirolari bizkaitarrek 2016an lortutako kirol merezimenduak nabarmendu, eta oinarrizko kirola sustatu duten langile tekniko eta erakundeak saritu dira. Sei kategoria egon dira: talde kirola, banakako kirola, bikotekako kirola, oinarrizko kiroleko arbitroa, entrenatzailea eta kirola garatzen lagundu duen erakundea.

Sarituak:

Ariane Ochoa Torres (surfa-surfboarda)

Lidia Castañera Mejias eta Ainhoa Navas Rio (igeriketa sinkronizatua)

Sakoneta gimnastika taldea (talde-kirola)

Eugenio Castrillo Fernandez (taekwondoko arbitroa)

Juan Solis Godoy (taekwondoko entrenatzailea)

Markinako Esku Pilota Taldea (erakundea)