Publizitatea
Itxi

2017/07/22

12:46

Beste kirolak

WOPeak 2017

Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak ez dituzte Gasherbrum mendiak igoko

Agentziak | Erredakzioa

Espedizioa bertan behera uztea erabaki dute, bigarren saiakeran aurkitutako "haizete bortitzen" eta "elur kopuru handiaren" ondorioz.  Lehen kanpamendura jaisteko ere "zailtasunak" izan dituzte.

  • Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Argazkia: EiTB.

    Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak WOPeak 2017 espedizioa amaitutzat ematea erabaki dute, eguraldi txarraren ondorioz. Asmoa G-I (8.068 metro) eta G-II (8.035 metro) igotzea zen, estilo alpinoan eta ohiko bideak erabili barik.

Babesa ematen dien taldeak aditzera eman duenez, erabakia bigarren saiakera egin ostean hartu dute. Bigarren saio horretan, "haizete bortitzak" eta "elur kopuru handia" aurkitu dituzte, eta lehen kanpamendura jaisteko ere "zailtasunak" izan dituzte.

Ekainean aklimatazioa egin ostean, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza uztailaren 8an atera ziren G-I eta G-II igotzeko asmoarekin, bata bestearen atzetik, bi mendien artean dagoen muinotik, eta lehen kanpamendura jaitsi gabe.

Haizeak eta elurrak atzera bota zituen, izan ere, "behar ez genuen tokian" zeudela sentitu zuten, "segurtasun aldetik batere gomendagarriak ez diren baldintzetan eskalatzen".

Bigarren saiakera

Iragan asteazkenean bigarren saiakera egin zuten, hasierako plana aldatu eta G-IIra bakarrik igotzea erabaki ostean, Kukuczka-Kurticka delako bidea erabilita.

Baina berriro ere haizete bortitzak bigarren kanpamendura bueltatzera behartu zituen, eta handik, lehen kanpamendura, arriskua aztertzeko. Egoera ikusita, espedizioa bertan behera uztea erabaki dute "baldintza txarren ondorioz".


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena