Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandezen eta Podolskyren arteko borroka, eitb.eus-en

Agencias | Redacción

WBC Silver gerrikoa izango dute jokoan gaur Bilbon. 23:55ean ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Jon Fernandez

    Jon Fernandez

Jon Fernandez, egungo Espainiako Superlumako txapelduna, WBC Silver gerrikoa izango du jokoan gaur Bilboko La Casillan; aurrean Alexander Podolsky izango du.

Biek ez dute konbaterik galdu eta irabaztea lortzen duena munduko tituluagatik borrokatu ahal izateko aurrerapauso garrantzitsua emango du.

Ekitaldia 21:00etan hasiko da hainbat borrokekin (23:55ean ETB1-en eta eitb.eus-en):

K1 profesionala: Gustavo Joao-Wesley de Jesus

K1 profesionala: Jonathan Dominguez-Juan Mera

Superarina Carlos Perez-Hew Su Khan

Superoilarra: Carlos Ramos vs Yerzhan Zalilov