Itxi

Beste kirolak

Munduko Txapelketa

Maialen Chourraut K1eko finaletik kanpo geratu da, zazpi ehunenengatik

Agentziak | Erredakzioa

Azkarrena Fiona Pennie britainiarra izan da, 101.90 segundoko denbora eginda. Irati Goikoetxea, berriz, 29. postuan sailkatu da, 170.59ko denborarekin, 54 segundoko zigorra jaso ostean.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: EiTB.

    Maialen Chourraut. Argazkia: EiTB.

Maialen Chourraut 2016ko Rioko txapeldun olinpikoa K1eko finaletik kanpo geratu da zazpi ehunenengatik, Pauen, Frantzian, jokatzen ari diren Munduko Txapelketetan.

Chourraut 11. izan da goizean jokatutako finalerdian, 105.47 segundoko denbora eginda, Jessica Fox australiarrarengadik zazpi ehunenera.

Fiona Pennie britainiarra izan da azkarrena, 101.90 segundoko denborarekin, Ricarda Funk alemanaren eta Coinna Kuhnle austriarraren aurretik.

Irati Goikoetxea, berriz, 29. postuan sailkatu da, 170.59ko denborarekin, eta 54 segundoko zigorra jaso ostean.