Beste kirolak
Maratoia
11.000 lasterkari Bilbao Night Marathonen zortzigarren edizioan
Agentziak | Erredakzioa
49 herrialdetako atletak larunbatean 20:30etatik aurrera irtengo dira, hiru kategoriatan: pirata, maratoi erdia eta proba nagusia.
Bilboko Gau Maratoiaren zortzigarren edizioak 49 herrialdetako 11.000 lasterkari inguru bilduko ditu, larunbatean 20:30etan. %30a emakumeak izango dira. Proba zuzenean emango du eitb.eus-ek.
EDP Bilbao Night Marathon delakoak hiru kategoria izango ditu: 10 kilometroko "pirata", maratoi erdia eta 42.195 metroko proba nagusia. Lehenengo bietan 5.000 parte-hartzaile izango dira, eta maratoi osoan, 1.000.
Cosmers Kemboi (2:10:33) keniarra Bilbon izango da, baina David Kiplagat (2:14:02) eta Eliud Too (2:13:06) lasterkarien erbia izango da. "25. kilometrora arte nire lana egingo du, nire herrikideei laguntzen, baina indartsu banago eta ikusten badut haiek ezin nautela jarraitu, garaipenaren bila irtengo naiz", esan du Kemboik.
Maratoi honetako errekorra Abdellah Tahrafetena da. 2008an 2:08:21eko denbora ezarri zuen.
Emakumezkoen sailan, Mercy Jepkangorrek debuta egingo du 2:40etik jaisteko helburuarekin. Horrek Margaret Atodounyanen marka hobetuko luke (2:49:28).
Gau lasterketa Guggenheim Museoan hasi eta bukatuko da. 21,1 kilometroko zirkuituari bi itzuli emango diote.
i emango diote.