Itxi

Beste kirolak

WTA Finals

Muguruzak porrota jaso du Pliskovaren aurka

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak jipoia jaso du Karolina Pliskovaren aurka (6-2 eta 6-2) WTAko Finaletako multzo zuriko bigarren jardunaldian. Williamsen aurka izango du jokoan finalerdietarako txartela.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza, Pliskovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak porrota jaso du Karolina Pliskovaren aurka (6-2 eta 6-2) WTA Finaletako bigarren jardunaldian. Multzo zuri honetan Pliskovak finalerdietarako txartela lortu du jada, lehen bi partidak irabazita.

Multzo zuriko beste partidan Venus Williamsek garaipena lortu du Jelena Ostapenkoren aurka, 7-5, 6-7(3) eta 7-5eko emaitzarekin. Ondorioz, Garbiñe Muguruza-Venus Williams partida irabazten duen tenislaria sailkatuko da finalerdietara.