Itxi

Beste kirolak

Waterpoloa

Askartza eta Nautica, Euskal Herriko Kopako txapeldunak

eitb.eus

Emakumezkoetan Askartzak WP9802 talde nafarra gainditu zuen 8-4 eta gizonezkoetan Portugaleteko Nauticak 9-8 irabazi zion Eibarko Urbati.

  • Askartzako taldea. Argazkia: EiTB

    Askartzako taldea. Argazkia: EiTB

Igande honetan Waterpoloko Euskal Herriko Kopako finalak jokatu dira Portugaleteko igeritokian. Maila handiko neurketak ikusi dira eta partida gehienak nahiko parekatuak izan dira.

Emakumezkoen finalean Claret Askartzak WP9802 talde nafarra gaindu zuen 8-4 eta gizonezkoetan Portugaleteko Nauticak, etxeko taldeak, 9-8 irabazi zion Eibarko Urbati.

EMAKUMEZKOAK

Finalerdiak

Leioa WLB B - CW 9802 B 11-11
Claret Askartza - Bidasoa XXI 10-8

3. eta 4. postuak

Leioa WLB B - Bidasoa XXI 8-7

Finala

CW 9802 B - Claret Askartza 4-8

GIZONEZKOAK

Finalerdiak

DN Portugalete - CW 9802 8-6

Urbat Urkotronik - Leioa WLB 14-5

3. eta 4. postuak

CW 9802 - Leioa WLB 7-5

Finala

DN Portugalete - Urbat Urkotronik 9-8