Beste kirolak
Eskubaloia
Espainia, Europako txapelduna
Agentziak | eitb.eus
Suedia gainditu zuten 29-23 Kroazian jokatu den Europako Txapelketan.
Espainiako eskubaloiko selekzioak Suedia gainditu zuen Europako Txapelketako final handian 29-23.
Kroaziako Arena Zagreb pabiloian lortu zuen bart Jordi Riberaren taldeak bere lehen urrea lehiaketa honetan. Nahiz eta Munduko txapelduna 2006an eta 2013an izan, Espainiari urrea falta zitzaion.
2012an laugarren izan ziren, 2014an brontzea lortu zuten eta 2016an zilarra.
FITXA TEKNIKOA
ESPAINIA, 29 - SUEDIA, 23.
ESPAINIA: Corrales (p), Sterbik (p), Perez de Vargas (p), Rivera (1), Entrerrios (4), Alex Dujshebaev (4), Viran Morros, Balaguer (5), Goñi (1), Gurbindo (1), Ariño (4), Sarmiento (1), Cañellas, Guardiola (1), Cañellas, Aginagalde (1), Solé (5), Figueras (1) eta Dani Dujshebaev.
SUEDIA: Palicka (p), Appelgren (p), Henningsson (2), Jeppson (1), Darj, Tollbring, Ekberg (4), Wanne (3), Pettersson, Gottfridsson (2), Arnesson (1), Ostlund, Zachrisson (3), Jakobsson, Lagergren, Nielsen (5) eta Nilsson (2).
Partzialak: 3-2, 4-5, 5-7, 7-9, 9-12, 12-14 --atsedenaldia--, 15-14, 18-15, 20-16, 23-17, 26-19, 29-23.
Epaileak: Gubica (CRO) eta Milosevic (CRO).
Pabiloia: Arena Zagreb.