Beste kirolak
Meridan
Trihas Gebre da Espainiako kros-txapelduna, laugarren urtez jarraian
Agentziak | Erredakzioa
Etiopiar jatorria duen donostiarrak Meridan egindako proba irabazi du. 10 segundoko aldea atera dio Irene Sanchez-Escribano toledoarrari, alegia, bigarren sailkatuari.
-
Gebrek laugarren urtez jarraian irabazi du. Argazkia: EiTB.
Etiopiar jatorria duen Trihas Gebre donostiarra da Espainiako kros-txapelduna 2018an, Meridan igande honetan egindako proba irabazita; laugarren urtez jarraian lortu du titulua Gebrek. Txapelketako 100. edizioa ari dira egiten aipatutako hirian, zirku erromatarrean.
Lasterketak 10 kilometro zituen, eta Gebre lehen kilometrotik kokatu da buruan. 34:53an egin du ibilbide osoa; Irene Sanchez-Escribano toledoarra izan da bigarrena (35:03), eta Azucena Diaz madrildarra hirugarrena (35:14).
Autonomia-erkidegoetako txapelketan, Gaztela-Mantxak irabazi du, berriro ere, 50 punturekin; Extremadurak bigarren postuan amaitu du (56), eta Kataluniak hirugarrenean (59).