Itxi

Beste kirolak

Errugbia

Leinster eta Racing 92 taldeek jokatuko dute Champions Cupeko finala, San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Europako lehiaketa garrantzitsuenaren final handia maiatzaren 12an jokatuko da.

  • Finala maiatzaren 12an izango da. Argazkia: Efe.

    Finala maiatzaren 12an izango da. Argazkia: Efe.

Racing 92 talde frantziarra izango da Leinster irlandarraren aurkaria Champions Cupeko finalean. Partida maiatzaren 12an jokatuko dute Bilboko San Mames zelaian. Racing 92 Munsterri gailendu zaio 27 eta 22 Bordelen jokatutako finalerdian.

Leinsterrek, berriz, larunbatean lortu zuen finalerako txartela Scarlets talde galestarrari 38 eta 16 irabazita, Dublineko Aviva Stadiumean jokatutako norgehiagokan.