Beste kirolak
Finala
Simona Halep, Roland Garroseko txapeldun
Agentziak | Erredakzioa
26 urteko errumaniarra Sloane Stephensi gailendu zaio 3-6, 6-4 eta 6-1. Iaz ere finala jokatu zuen baina ezin izan zuen Jelena Ostapenko gainditu.
Simona Halep, munduko lehen jokalaria, Roland Garroseko txapelketako finalean gailendu da eta bere ibilbideko lehen txapelketa handia irabazi du. Sloane Stephens estatubatuarra hiru setetan gainditu du errumaniarrak, 3-6, 6-4 eta 6-1, bi ordu eta hiru minututan.
Halepek iazko edizioko finala ere jokatu zuen, baina orduan galtzaile atera zen Jelena Ostapenkoren aurrean, aurreikuspenetan faborito agertu arren.
Simona Halepek lau final jokatu behar izan ditu txapelketa handi bat irabazi duen arte: Roland Garrosen 2014ko eta 2017ko finalak jokatu zituen, eta aurten, 2018an, Australiako Irekikoa.
The moment @Simona_Halep became Roland-Garros champion!#RG18 pic.twitter.com/S1dDoOhwpp
— Roland-Garros (@rolandgarros) 9 de junio de 2018