Itxi

Beste kirolak

Piraguismoko Mundiala

Iñigo Peñak brontzezko domina lortu du launakako 1000 metroko proban

Erredakzioa

Euskal kirolariak bigarren domina lortu du Piraguismoko Munduko Txapelketan. K4 mailan hirugarren izan da, Paco Cubelosekin, Pelayo Rozarekin eta Ruben Millanekin, taldea osatuta.

  • Iñigo Peña. Argazkia: Basque Team

    Iñigo Peña. Argazkia: Basque Team

Iñigo Peñak brontzezko domina lortu du Piraguismoko Munduko Txapelketako K4 mailako 1000 metroko proban. Launakako proban lortu duen brontzearekin, bere bigarren domina eskuratu du Mundialean, ostiralean zilarrezko domina lortu baitzuen K2 mailako proban, Paco Cubelosekin bikotea osatuta.

Alemania izan da irabazlea, Eslovakia izan bigarren eta Iñigo Peñak, Paco Cubelosek, Pelayo Rozak eta Ruben Millanek ordezkatu duten Espainiako taldea, hirugarren.