Itxi

Beste kirolak

Txapeldunak

Bera Bera, Espainiako Superkopako txapeldun zazpigarrenez

Erredakzioa

Super Amara Bera Berak 17-25 irabazi dio Liberbank Gijoni eta titulua eskuratu du.

1:15

Super Amara Bera Bera da Espainiako Superkopako txapelduna, Liberbank Gijon taldeari 17-25 irabazita. Ligako txapelduna nagusitu da, Kopako txapeldunaren aurrean.

Liberbank Gijonek ondo ekin dio neurketari, eta 3-1 irabazten hasi da, baina Bera Berak azkar erantzun eta lehia parekatu du. Ondoren,talde gipuzkoarra nagsui izaten hasi da, eta 3 goleko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (7-10).

Lehen zatia parekatua izan da, baina bigarrenean erabat nagusi izan da Super Amara Bera Bera. Sei goleko abantaila (8-14) eskuratu du Donostiako taldeak, eta hortxe hautsi du partida. Ondoren, ordea, 4 golera murriztu du desabantaila Asturiasko taldeak, baina Bera Berak kontrolpean izan du neurketa, eta garaipenak ez dio ihes egin (17-25).

Fitxa teknikoa:

17.- Liberbank Gijon: Fanny Ruiz, Raquel Caño (4,2p), Marizza Faria (2), Aida Palicio (1), Leticia Cobo (2), Lorena Téllez (2) eta Soraia Lópes (3p). Jokalari hauek ere jokatu dute: Raquel Alvarez, Shula Gavilan (2) eta Camila Bonazzola (1).

25- Super Amara Bera Bera: Mercedes Castellanos, Judith Sans (2), Nekane Terés (2), Alba Menendez, Estitxu Berasategi (1), Fernanda da Silva eta Maitane Etxeberria (7). Jokalari hauek ere jokatu dute: Esther Arrojería (1), Elke Karsten (5), Adriana Cardoso, Silvia Arderius (4), Renata Lais y  Uxue  Ezkurdia (2), Camejo (1).

Markagailua 5 minuturo: 3-2, 4-4, 4-7, 5-8, 7-10, atsedenaldia, 8-14, 10-16, 12-18, 14-18, 15-21 eta 17-25.

Epaileak: Javier Alvarez Mata eta Jon Bustamante Lopez.