Itxi

Beste kirolak

Zuzenean ikusgai

Lau t'erdikoa eta Euskal Selekzioa ostiral honetan eitb.eus-en

eitb.eus

Gainera, zuzenean Urrezko Aizkolarien Ligako finala, eta boxeozaleentzat, 'Latigo' Perezen eta Jacob Barretoren arteko borrokaldiaren errepikapena ikusteko aukera izango dugu.

  • Lau t'Erdiko txapelketa

    Lau t'Erdiko txapelketa

Ostiralean, hainbat kirol izango ditugu eitb.eus-eko Zuzenean atarian ikusgai.

Basaurin 12:30ean izango den Urrezko Aizkolarien Ligako finalarekin emango diogu hasiera zuzeneko kirol maratoiari. Atutxa, Larrinaga eta Vicente lehiatuko dira, Ligako txapelduna nor izango den ikusteko.

Arratsaldean, 17:00etan, Legutiotik zuzenean, Ezkurdia eta Victor pilotarien arteko partida ikusiko dugu, lau t'erdikoan.

Eskupilotako partida amaitu bezain laster, 19:00ak aldera, aurreko asteburuan Sebas "Latigo" Perezen eta Jacob Barretoren arteko borrokaldia izango dugu protagonista.

Azkenik, eta kirol emanaldiz betetako ostiral honi amaiera borobila emateko, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partida izango dugu 20:45ean, Gasteizko Mendizorrotzatik zuzenean.