Itxi

Beste kirolak

EHF Kopa

Dunaujvarosi, multzoen fasea abiatu aurreko azken oztopoa

eitb.eus

Bera Berak Hungariako taldearen aurka jokatuko du EHF Kopako multzoen faserako sailkatzeko azken kanporaketa. Partida zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, 16:30ean.

  • Esther Arrojeria. Argazkia: EFE

    Esther Arrojeria. Argazkia: EFE

Super Amara Bera Berak Dunaujvarosi Kohasz KAren aurka jokatuko du larunbatean EHF Kopako multzoen faserako sailkatzeko azken kanporaketa. Partida zuzenean izango dugu ikusgai eitb.eus-en, 16:30ean hasita.

Bera Bera indartsu heldu da azken kanporaketara, Europako azken partidan Jomi Salerno 40-20 garaitu ondoren. Oraingoan, SPONO Eagles talde suitzarrari aise irabazi zion Hungariako taldea izango du aurrean.

Bi partida jokatuko dira kanporaketaren irabazlea erabakitzeko. Lehenengo partida Hungariako taldearen pabiloian jokatuko dute, larunbat honetan; bigarrena, aldiz, Donostian izango da, Josean Gasca pabiloian, azaroaren 18an.