Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Kerman Lejarragaren Europako titulua jokoan

eitb.eus

Larunbatean, azaroaren 17an, Morgako boxeolariak Europako titulua jarriko du jokoan BECeko gaueko ekitaldiko borrokan. ETB1en, 21:05etik aurrera izango dugu zuzenean ikusgai.

  • Gau-ekitaldiko kartela. Argazkia: MGZ Promotions

    Gau-ekitaldiko kartela. Argazkia: MGZ Promotions

Larunbatean, azaroaren 17an, Bilbao Exhibition Centren (BEC) Kerman Lejarraga eta Frankie Galvin aurrez aurre jarriko dituen borroka zuzenean izango dugu ikusgai ETB1en, 21:05etik aurrera. Morgako boxeolariak Europako titulua jarriko du jokoan boxeolari britainiarraren aurka.

Gaueko ekitaldi horretan, Ibon Larrinagaren eta Carlos Ramosen arteko borroka ikusteko aukera ere izango dugu, luma pisuko Espainiako Txapelketa jokoan. Bilbotarrak azken lau borroketako bi galdu ditu: Aritz Pardal valentziarraren aurkakoa eta Madison Square Gardenen Michael Conlan irlandarraren aurka egindakoa.