Publizitatea
Itxi

2018/11/22

15:41

Beste kirolak

EHF Kopa

Bera Berak Prodavka eta Craiova faboritoen aurka jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

EHF Kopa irabazteko bi faboritoak Donostiako taldearen multzo berean izango dira, eta Falster Handboll taldeak osatuko du multzoa.

  • Esther Arrojeria. Foto: EFE

    Esther Arrojeria. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Vienan egindako zozketan EHF Kopako multzoak zehaztu dira. Bera Berak zorte txarra izan du, bere multzoan egokitu baitzaizkio txapelketa irabazteko bi faboritoak: Kroaziako Prodavka Vegeta eta Errumaniako Craiova. Danimarkako Falster Handboll taldeak osatu du Bera Beraren multzoa.

Prodavka taldea Kroaziako txapelduna da, eta 22 aldiz irabazi du. Gainera, 1996. urtean Txapeldunen Liga irabazi zuen, eta Kroaziako talderik indartsuena da gaur egun.

Craiovak, bere aldetik, 2017an irabazi zuen EHF Kopa; beraz, Donostiako taldeak aurkari gogorra izango du hori ere.

Azkenik, Danimarkako Falster Handboll taldeak osatu du Bera Beraren multzoa.

Multzo bakoitzeko bi talde sailkatuko dira urtarrilaren 6an hasi eta otsailaren 10ean amaituko diren final-laurdenetara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena