Beste kirolak
istripua
Juan Vallejo ospitaleratu dute Argentinan
eitb.eus
Gasteizko alpinista Patagonian ari zen eskalatzen, baina erori egin da eta traumatismo anitz izan ditu.
-
Juan Vallejo. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia
Juan Vallejo eskalatzaile gasteiztarra ospitalera eraman behar izan dute Argentinan, mendi bat igotzen ari zela istripua izan eta traumatismo anitz jasan eta gero.
Ahora Calafate, tokiko egunkariak argitaratu duenez, Vallejo El Chalten izenez ezagutzen den gunean zegoen, eta "10 metroko altuera ingurutik" erori da. Kirolaria "bere kordean" zegoela eraman zuten El Calafate hiriko ospitalera, eta bertan "pelbisa eta eskuineko izterrezurra" hautsita zituela diagnostikatu zioten.
Bart gauean ebakuntza egin zioten, eta onik dago.