Beste kirolak
Surfa
Natxo Gonzalezek 2019ko Olatu Handien Munduko Txapelketarako txartela lortu du
Erredakzioa
Euskal surflariak bosgarren amaitu du 2018ko txapelketa. Ondorioz, bermatuta du datorren denboraldian onenen artean jarraitzea.
Natxo Gonzalezek datorren denboraldiko Olatu Handien Munduko Txapelketan parte hartuko du. Euskal surflariak bosgarren amaitu du 2018ko Munduko Txapelketa. Ondorioz, bermatuta du datorren denboraldian munduko surflari onenen artean jarraitzea.
World Surf Leagueak (WSL) ofizial egin du 2018ko Big Wave Tourreko (BWT) sailkapena, eta Natxo bosgarren izan da. Nazaren egin zuen txapelketa bikainak (hirugarren izan zen) eman dio Munduko Txapelketa bosgarren postuan amaitzeko aukera.
Grant Baker da 2018ko Olatu Handien Munduko Txapelketako irabazlea. Natxo Gonzalezekin batera surflari hauek sailkatu dira datorren denboraldiko txapelketarako: Baker, Billy Kemper, Kai Lenny, Lucas Chianca, Albee Layer, Alex Botelho, Tyler Lorronde, Russell Bierke eta Nathan Florence.
2018ko Olatu Handien Munduko Txapelketako sailkapena:
1. Grant Baker
2. Billy Kemper
3. Kai Lenny
4. Lucas Chianca
5. Natxo Gonzalez
6. Albee Layer
7. Alex Botelho
8. Tyler Larronde
9. Russell Bierke
10. Nathan Florence