Itxi

Beste kirolak

Zegama-Aizkorri

Badator Zegama-Aizkorri lasterketa

Erredakzioa

2019 urteko Zegama-Aizkorri maratoiko lasterketa osoa ikusgai igandean, zuzenean, 10:45etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en.

  • Zegama-Aizkorri lasterketaren profila. Argazkia: zegama-aizkorri.com

    Zegama-Aizkorri lasterketaren profila. Argazkia: zegama-aizkorri.com

Dena prest 2019ko Zegama-Aizkorri lasterketa hasteko. Maratoi osoa zuzenean ikusgai igandean, 10:45etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.

Mendiko txapelketa handirako prest daude kirolariak gaurko atarian ikusi dugun moduan.

Kilometro Bertikalean Espainiako txapelketak irabazi berri dituen Ainhoa Sanz izan da garaile emakumezkoen mailan. Gainera, Natalia Gomez hirugarren sailkatu da eta, beraz, amaierako podiumean bi euskaldun izan ditugu.

Gizonezkoen mailan, aldiz, Oriol Cardona jaun eta jabe izan da, birritan bigarren izandakoa. Joseba Diaz azkoitiarrak laugarren amaitu du lasterketa, euskaldunen artean hoberena.

2019 urteko Zegama-Aizkorri maratoiko lasterketa osoa ikusgai izango igandean, zuzenean, 10:45etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en.