Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Muguruza Roland Garrosetik kanporatuta geratu da Stephensen aurka galdu ostean

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak galdu egin du Sloane Stephensen aurka jokatu duen final-zortzirenetako partida, 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguuza, burumakur Stephensen aurka galdu ostean. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruza Roland Garrosetik kanporatuta geratu da, igande honetan Sloane Stephensen aurka (6-4 eta 6-3) galdu ostean Parisko Grand Slameko final-zortzirenetan.

Iazko txapeldunordearen aurka jaso du porrota Muguruzak, ordubete eta 40 minutu iraun duen neurketan. Sloane Stephensek, Johanna Konta izango du aurkari final-laurdenetan.