Beste kirolak
AEBko Irekia
Rafa Nadalen beste garaipen handi bat
Bere laugarren 'Flushing Meadows'-a altxatu du Daniil Medvedev-i bost setetan irabazita.
Rafa Nadal tenislariak 2019ko Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi du. Mallorcakoak bost set behar izan ditu Daniil Medvedev errusiarra menderatzeko, nahiz eta lehenengo biak irabazi (7-5, 6-3, 5-7, 4-6 eta 6-4).
Hala, Nadalek bere laugarren titulua eskuratu du AEBko Irekian, eta ondorioz, laugarren Flushing Meadowsa altxatu du.
Guztira 19 Grand Slam ditu, eta egun aurretik gizon bakarra du, Roger Federer. Suitzarrak 20 ditu, beraz, hurrengo txapelketetan Nadalen erronka marka ikaragarri hori berdintzea izango da.