Itxi

Beste kirolak

Nazioarteko espedizioa

Pou anaiak Himalayara bueltatu dira

Erredakzioa

Iker eta Eneko Himalayara abiatu dira nazioarteko espedizio batekin. Helburua da, Kinnaur bailarako mendiak igotzea eta esploratzea.

  • Pou anaiak. Argazkia: Pou anaiak

    Pou anaien artxiboko irudia. Argazkia: Pou anaiak

Pou anaiak, Iker eta Eneko, Himalayara bueltatu dira nazioarteko espedizio batekin. Kinnaur bailarako (India) mendiak igotzea eta esploratzea izango dute helburu eskalatzaile gasteiztarrek.

Urte arrakastatsua izan dute Poutarrek, eta The North Face (TNF) marka estatubatuarrak babestutako espediziora gehitu dira. Toki oso berdean eta harritsuan barneratuko dira. Glaziar handiak dauden aldean ere sartuko dira, eta 6.000 metroko altuera gainditzen duten mendietan ibiliko dira.

Espedizioan, Jacopo Larcher eta Matteo Mocellin italiarrak, Siebe Vanhee belgikarra, eta Matty Hong amerikarra inzago dira Pou anaiekin batera. Mocellinek grabatuko ditu espedizioaren nondik norakoak.

2019an, Pou anaiek "Haizea" izeneko bidea ireki dute Patagonian (Argentina), Norvegian izotz-eskalada egin zuten, eta udaberrian "Honney Moon" bidea ireki zuten Morokoko Atlas mendian. Ondoren, udan, "Andeetako Burrito Chin", Clava Burua", "Andean Kingdom" eta "Aupa Gasteiz" bideak ireki zituzten Peruko Andeetan.

Orain, espedizio honetan, bide berri bat zabaltzea espero dute, baina Indiako gune honetan ez dute egoera klimatologikoa alde izango.