Itxi

Beste kirolak

Iberdrola Guerreras Liga

BM Zuazoren lehen garaipena

eitb.eus

Bizkaitarrek 27-25 irabazi zuten Valladoliden kontra. Bera Bera sailkapeneko lehen postuan dago, bakar bakarrik.

  • Argazkia: BM Zuazo

    Argazkia: BM Zuazo

Iberdrola Guerreras Ligako laugarren jardunaldia berezia izan da BM Zuazo taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu duelako. Bizkaitarrek Valladolid menderatu zuten bi goleko aldeagatik (27-25).

Super Amara Bera Berak aurreko astean jokatu zuen bere ligako partida EHF Kopako neurketa izan baitu asteburuan (Bravosen aurka galdu egin zuten). Partida guztiak irabazi duen talde bakarrak da Bera Bera, beraz, lidergoan dago inorekin berdinduta.

4. jardunaldia

Malaga 28-27 S. Tenerife
At. Guardes 25-18 Rocasa KH
BM Zuazo 27-25 Valladolid
Alcobendas 25-25 Granollers
BMC Gijon 30-25 Elx Mustang
Porriño 23-32 Bera Bera