Itxi

2019/10/16

12:22

Beste kirolak

Munduko Kopako finalean

Mendi lasterketetako Euskal Selekzioak bost korrikalari izango ditu Italian

Agentziak | Erredakzioa

Oihana Azkorbebeitia, Maria Zorroza, Mayi Mujika, Ander Iñarra eta Julen Martinez de Estibariz izango dira urriaren 19an jokatuko den lasterketan.

  • Hiru Tontorrak mendi lasterketako irudia

    Hiru Tontorrak mendi lasterketako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa Italiako Alpeetako Limone Sul Garda hirira abiatuko da ostegunean, urriaren 17an, Munduko Kopako finala jokatzeko.

Urte hasieran Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari esker, 2019ko kopako proba gehienetan parte hartzeko aukera izan du Euskal Selekzioak, eta larunbatean, urriaren 19an, lasterketetan bildutako puntuak kontuan hartuta, bost korrikalari izango ditu finalean: Oihana Azkorbebeitia, Maria Zorroza, Mayi Mujika, Ander Iñarra eta Julen Martinez de Estibariz.

Italiara abiatu aurretik, prentsaurrekoa izan da Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Han egon dira Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendari Jon Redondo, Mendi Lasterketako Euskal Federazioko zuzendari tekniko Irati Anda, Iñaki Uribe-Etxebarria hautatzailea eta Oihana Azkorbebeitia, Mayi Mujika eta Ander Iñarra korrikalariak.

Euskal Selekzioak apirilean hasi zuen Munduko Kopako ibilbidea, Japonian, eta larunbatean izango du amaiera Italian jokatuko den finalarekin. Mundu guztian jokatu dituzte probak selekzioko kideek, eta guztira 11 izan dira jokatutako probak.

Italiako Limone Sul Garda hirian jokatuko den Sky Masters Limone Xtreme mendi lasterketa munduko garrantzitsuenetako bat da. Larunbateko finalerako ibilbide berria izango du, eta korrikalariek 27 kilometroko luzerari eta 2.600 metroko desnibel positiboari egin beharko diote aurre, 13:00etatik aurrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;