Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Jacobo Cuetarak bere kontratua berritu du

Agentziak | Erredakzioa

2022ra arte luzatu du bere kontratua Bidasoarekin. Asturiarra pozik azaldu da Irunen oso gustura baitago.

  • Jacobo Cuétara (Bidasoa-Irun)

    Jacobo Cuétara (Bidasoa-Irun)

Deportivo Bidasoa eta Jacobo Cuetara akordiora heldu dira entrenatzailea beste bi urte klubean jarraitzeko. Beraz, asturiarra 2020ko ekainaren 30era arte izango da Bidasoa-Iruneko entrenatzailea.

Cuetarak 'oso pozik eta zoriontsu' dagoela adierazi du klubeko web orrian. Bere familia Irunen oso gustura dago, eta 'maitatuak eta jendearen babesa sentitzen' dutela esan du ere.

1980. urtean Ribadeselan jaiotako teknikariak 2016-2017 denboraldian heldu zen talde gipuzkoarrera Villa de Aranda taldetik. Ordutik hiru denboraldi zuzendu du Bidasoa taldea hamaikagarren, hamargarren eta bigarren postuak lortuz. Taldea ez zen txapeldunordea 1994.etik, gainera iaz Asobal Kopako finala jokatu zuten.