Itxi

Beste kirolak

Igandean

Hotza, euria eta txingorra, Behobia-Donostia lasterketaren egunean

eitb.eus

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 33.000tik gorako parte-hartzailek negu giroa izango dute ibilbide osoan.

  • Euria lagun izango dute Behobia-Donostiako parte-hartzaileek ibilbide osoan

    Euria lagun izango dute Behobia-Donostiako parte-hartzaileek ibilbide osoan. Argazkia: Efe.

Igandean eguraldiak okerrera egingo du, aurreko egunetakoarekin alderatuta.  Noiznahi eta nonahi zaparradak botako ditu eta tarteka barra-barra botako du; ekaitzak jo eta txingorra ere egin lezake.

Ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da eta boladaka oso gogor joko du kostaldean. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, bolada oso gogorrekin, kostaldean eta mendi inguruetan.

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 12 ºCra iritsiko dira kostaldean eta 8-9 ºCra barnealdean. Donostia aldean, zehazki, minimoa 7 gradukoa izango da, eta maximoa, 10ekoa.

Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da.