Itxi

Beste kirolak

Mendeurreneko edizioa

Chakib Lachgar eta Gema Barrachina garaile Behobia-Donostian

Agentziak | Erredakzioa

Marokoarrak garaipena lortu du bere lehen parte-hartzean, eta Iraitz Arrospide izan da bigarren. Emakumezkoetan, Barrachinak 14 segundo atera dizkio bigarren sailkatuari, Diana Martini.

1:46
Lasterketako irabazlea, helmugan sartzen

Chakib Lachgar eta Gema Barrachina gailendu dira 2019ko Behobia-Donostia lasterketan. Lachgarrek azken kilometro bikaina egin du, aurretik zihoazen hiru aurkariak harrapatu eta gaindituta. Ordubete eta minutu bateko denbora egin du irabazleak.

Iraitz Arrospide gipuzkoarra (50 kilometroko munduko txapelduna) sartu da bigarren, eta hirugarren postua Ivan Fernandez arabarrarentzat izan da. Guztira 33.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira mendeurreneko edizio honetan, euria eta hotza protagonista izan den 20 kilometroko ibilbidean.

Emakumezkoen proban, Gema Barrachina izan da azkarrera, Diana Martin bigarren sailkatuak baino 14 segundo gutxiago eginda, eta Gisela Carrión izan da hirugarrena, 23 segundora. Aroa Merino (faborito nagusia) zazpigarren izan da, 02:29ra.

Eguraldiak eragin zuzena izan du korrikalariek egindako denboretan. Euria gogoz egin du, ibilbidea urez gainezka egon da eta txingorra bota du tarteka.