Itxi

Beste kirolak

Eskubaloiko Mundiala

Espainiak galdu egin du Errusiarekin, baina finalerdietan izango da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Suediaren porrotak sailkapena ekarri dio. Hala, Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariak Norvegiaren aurka lehiatuko dira, Munduko Txapelketako finalera sailkatzeko asmoz.

  • Nerea Pena nafarra, Errusiaren aurkako partidan.

    Nerea Pena nafarra, Errusiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Espainiako eskubaloi selekzioa dominen lehian arituko da Japoniako Munduko Txapelketan, finalerdietarako sailkatzea lortu baitu asteazken honetan.

Carlos Viverrek zuzentzen duen taldeak berdinketa behar zuen Errusiaren aurkako partidan, baina ez da hori erdiesteko gai izan, argi eta garbi galdu baitu (26-36).

Hala ere, bigarren aukera bat zeukan dominen lehian sartzeko: Suediak Montenegro ez garaitzea, eta hori da, hain zuzen ere, gertatu dena (26-23).

Horrenbestez, Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek Norvegiaren aurka jokatuko dute txapelketako bigarren finalerdia ostiral honetan, 12:30etik aurrera.

Aurretik, 9:30ean, Errusia eta Herbehereak izango dira aurrez aurre finalera sailkatzeko borrokan.

Fitxa teknikoa:

26 – Espainia: Zoqbi; Marta Lopez (2), Mireya Gonzalez (3), Pena (4, 3 penaltiz), Cabral (6, 1 penaltiz), Sole Lopez (1) eta Ainhoa Hernandez (3) –hasierako taldea- Navarro (ordezko atezaina), Maria Nuñez (-), Arderius (-), Eli Cesareo (1), Jennifer Gutierrez (2), Etxeberria (-), Lara Gonzalez (-), Alicia Fernandez (3, 2 penaltiz) eta Almudena Rodriguez (1).

36 – Errusia: Seydokina (1); Managarova (2), Vyakhireva (5), Sen (2), Makeeva (1), Frolova (9, 2p) eta Kuznetsova (2) –hasierako taldea- Lagina (2), Gorshenina (2), Bobrovnikova (1), Mikhaylichenko (2), Fomina (2), Zhilinskaite (-), Malashenko (4), Kozhokar (-) eta Illarionova (1).

Markagailua, bost minuturo: 2-4, 5-8, 6-10, 7-12, 10-14 yeta 12-16 (atsedenaldia); 14-20, 16-25, 18-27, 21-29, 24-31 eta 26-36 (amaiera).