Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Hernandez, Pena eta Etxeberria, Mundialeko txapeldunorde

Erredakzioa

Espainiak 29-30eko emaitzarekin galdu du Herbehereen aurka jokatu duen Munduko Txapelketako finala, azken jokaldia oso polemikoa izan delarik.

  • Nerea Pena. Argazkia: EFE

    Nerea Pena, MUnduko Txapelketako finala galdu ostean. Argazkia: EFE

Herbehereetako selekzioa da eskubaloiko Munduko Txapelketako irabazlea, finalean Espainia 29-30eko emaitzarekin mendean hartuta. Ondorioz, Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariak txapelunorde izan dira.

Espainia bost golegatik galtzen joan da (16-21) bigarren zatian, baina ez du etsi, eta neurketa berdintzea lortu du (29-29). Azken minutura partida berdinduta iritsi da, Espainiak baloiaren jabetza izan du, baina Tess Wester atezainak gelditu egin du Alexandra Cabralen jaurtiketa. Partida luzapenera joango zela ematen zuenean, Ainhoa Hernandezek Westerren sakea garbi moztu du baloia berreskuratuz, baina epaileak txartel gorria atera dio eta penaltia adierazi du Herbehereen alde.

Zazpi metroetatik egindako jaurtiketa sartu egin du Lois Abbinghek (29-30), eta Munduko Txapelketako titulua eman dio Herbehereetako selekzioari.

Fitxa teknikoa:

29 - Espainia: Navarro; Marta Lopez (6), Mireya Gonzalez (2), Pena (3, 2p), Cabral (7, 1p), Jennifer Gutierrez (-) eta Ainhoa Hernandez (3) -hasierako taldea- Zoqbi (oa), Maria Nuñez (-), Ardeius (-), Eli Cesareo (-), Etxeberria (-), Lara Gonzalez (1), Sole Lopez (2), Alicia Fernandez (5, 1p) eta Almudena Rodriguez (-)

30 - Herbehereak: Wester; Malestein (3), Van der Heijden (3), Snelder (5), Kramer (-), Abbingh (7, 1p) eta Smeets (-) -hasierako taldea- Duijndam (oa), Bont (2), Nusser (-), Van Wetering (1), Amega (-), Dulfer (-), Freriks (-), Housheer (-) eta Polman (9)

Emaitza bost minutuero: 5-2, 8-5, 9-8, 9-9, 12-12 eta 13-16 (atsedenaldia) 15-18, 17-22, 21-23, 24-26, 26-28 eta 29-30 (amaiera).

Epaileak: Bonaventura eta Bonaventura (FRA). Txartel gorria aterata egotzi dute Ainhoa Hernandez (60. min) Espainiako selekzioko jokalaria. Gainera, bi minutuz egotzi dituzte Eli Cesareo Espainiako selekzioko jokalaria, baita Snelder, Kramer eta Dulfer Herbehereetako jokalariak.