Itxi

Beste kirolak

ATLETISMOA

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EITB.EUS

12:00etan, Elgoibarko krosaren 77. edizioko azken hiru lasterketak izango dira ikusgai.

1:09
Elgoibarko krosa

Igande honetan, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren 77. edizioa jokatuko da Mintxetan (Elgoibar). ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, 12:00etan.

Krosaren azkeneko hiru lasterketak izango dira ikusgai: 12:00etan, 20 urtez azpiko gizonezko juniorren proba (6.624 m); 12:30ean, emakumezko seniorrena (7.621 m), eta 13:15ean, gizonezko seniorrena (10.796 m).

Junior mailako probaren irabazleak 300 euro, garaikurra eta txapela jasoko ditu; bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 100. Absolutuan, lehenengoak eta bigarrenak 60 euro jasoko dituzte.

2019an, proba absolutuen irabazleak Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto kenyarrak izan ziren. Junior proban, berriz, Amelia Samuels eta Zakariya Mahamed ingelesak nagusitu ziren.