Itxi

Beste kirolak

LUR AZPITIK

UnderRun, Bilboko metroko tuneletatik doan lasterketa, martxoaren 22an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Moyua, Indautxu, San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Cruces eta Ansio geltokiak zeharkatuko ditu. Izen ematea webgunean egin daiteke, urtarrilaren 31ra arte, 20 eurorengatik.

  • UnderRun

    UnderRun. Argazkia: EITB

Bilboko metroko tuneletatik doan UnderRun lasterketako bigarren edizioa martxoaren 22tik 23rako goizaldean egingo da, 200 partaiderekin.

Ibilbidea aurreko edizioaren berbera izango da eta Moyua, Indautxu, San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Cruces eta Ansio geltokiak zeharkatuko ditu, beraz itsasadarraren azpitik pasako da.

Lasterketa egun horretako metroko zerbitzuak amaitzean hasiko da. Pertsona guztiak Ansioko geltokian deituko dituzte eta bertan dortsalak eta lasterketako poltsa hartuko dituzte. Ondoren, trenez eramango dituzte Moyuako geltokira.

Segurtasun arrazoiengatik, irteera bost minuturo izango da, 20 korrikalariko taldeetan.

Izen ematea webgunean egin daiteke, gaurtik aurrera urtarrilaren 31ra arte. Kostua 20 eurokoa da eta bildutako dirua haurrentzako kirola bultzatzen jarduten duen Haszten elkarteari bidaliko zaio.