Itxi

Beste kirolak

TENISA

Garbiñe Muguruza Australiako Irekiko hirugarren kanporaketara pasa da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tenis jokalariak garaipena lortu du Ajla Tomljanovic australiarraren aurka 6-3, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin.

  • Garbiñe Muguruza

    Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Ajla Tomljanovic australiarraren aurka 6-3, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin eta Australiako Irekiko hirugarren kanporaketara pasa da. Partidak bi ordu eta hogei minutuko iraupena izan du.

Lehen set erritmo altua eta jaurtiketa indartsuekin jokatu du, Wimbledon eta Roland Garros txalpelketetan egin zuen bezala. Aurkariak, ordea, zaleek bultzatuta, norgehiagoka berdintzea lortu du.

Hala ere, Muguruzak sentsazio onak berreskuratu ditu eta azkenean, partida irabaztea lortu du. Hurrengo kanporaketan, tenis-jokalariak Elina Svitolina izan dezake aurrez aurre. Aurreko edizioan, Muguruza final-zortzirenetara iritsi zen.