Beste kirolak
Australiako Irekia
Djokovic vs Federer, finalerdietan
Agentziak | Erredakzioa
Belgradekoak Raonic gainditu du final-laurdenetan. 26 partida irabazi eta -23galdu egin ditu suitzarraren kontra.
-
Novak Djokovic, finalerdietan. EFE
Novak Djokovicek Milos Raonic (32) ganditu zuen Australiako Irekiko final-laurdenetan eta aurrera egin zuen lehiaketan.
Serbiarrak 6-4, 6-3 eta 7-6 (1) irabazi zuen 2 ordu eta 49 minututan eta aurrean Roger Federer izango du finalerdietan.
Raonicek ezin izan zuen ezer egin Djokovicen aurrean nahiz eta orain arte txapelketa oso ona egin, Stefanos Tsitsipas (6) greziarra eta Marin Cilic kroaziarra kanporatu baititu.
Novak Djokovic eta Roger Federer tenislari handien arteko partidak ikusgarriak dira oso; guztira 49 neurketa jokatu dituzte elkarren aurka, horietatik 29 serbiarrak irabazi ditu eta 23 sutzarrak.
Elkarren kontra jokatu beharreko 50. partida irabazten duenak finalerako txartela erdietsiko du.