Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandezen borroka, zuzenean, EiTBn

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaitarrak larunbatean borrokatuko du Bilbon Shakhnazaryanen aurka; ETB1ek eta eitb.eus-ek eskainiko dute 22:50etatik.

  • Jon Fernandez bizkaitarra

    Jon Fernandez bizkaitarra.

Jon Fernandez pisu arinetako WBC Latino txapeldunak Aik Shakhnazaryan armeniarrarekin neurtuko ditu indarrak larunbatean, hilaren 8an, Bilboko La Casilla kiroldegian egingo duten konbatean.

Fernandezek 20 garaipen ditu bere palmaresean, horietariko 17 KOz lortutakoak, eta porrot bakarra. Abenduaren 28an Abderrazak Houya tunisiarrari gailendu zitzaion, Bilbon, epaileak aho batez hartutako erabakiaren ondorioz.

'Asko gozatu nuen Houyaren kontrako azken borrokan eta orain asko motibatzen dit Aiken kontrako borrokak. Gainera La Casilla oso berezia da niretzako, emozio handiak ditut beti bertan eta oroitzapen oso onak ekartzen dizkit', adierazi du Jon Fernandezek ekitaldi honen inguruan.

Beraz, Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar esatari, boxeoko gau-jaialdia larunbatean emango da EiTBn 22:50etatik aurrera.

BORROKAK

Jon Jader VS Jorge Pinilla

Jon Fernandez VS Aik Shakhnazaryan

Fran Mendoza VS Felix Garcia