Beste kirolak
Estreinaldia
Behobia-Donostiaren 100 urteei buruzko dokumentala, EiTBn
eitb.eus
Datorren igandean, hilaren 12an, eguerdiko 12:00etan eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2019ko martxoaren 30ean lehen Behobia-Donostiaren 100 urte bete ziren.
Lasterketaren talde antolatzaileak eta Fortuna KE-ren zuzendaritzak erabaki zuen lehen mendea dokumentu batean agertzea. Gertakari sozial, historiko eta politikoek lasterketaren bilakaerari ezinbestean eragin zioten mende bat.
Urtebetez informazioa, lekukotzak, filmak eta abar biltzen aritu dira lasterketaren historia eta une esanguratsuenak biltzen dituen dokumentala egiteko. Denbora eta ahalegin asko jarri dute eta norbanako zein erakunde askoren laguntza jaso dute, baita zuzendaritzaz arduratu den Bira Produkzioak-ena.
Dokumentalaren estreinaldiko egoera –gerora Europako jaialdietan erakutsiko dena– ez da inork nahiko genukeena, baina espero dute ikusten dutenek gozatzea eta bertan jasotakoarekin identifikatzea. “Behobia” herri honen parte baita, bertan korrika egin, boluntario bezala parte hartu eta espaloietatik txalo egiten dutenena; azken buruan, mende bat osa dezan lagundu dutenena.
Espero dute dokumental honek, irudi historikoak nahiz lekukotza ezezagunak biltzen dituen narrazio honek, ilusio apur bat ekartzea egungo egoeran.